Iban Zaldua, literaturako Euskadi Saria

Iban Zaldua auzotarrari literaturako Euskadi Saria eman diote (ondo eta luzez merezia gehituko nuke). Sustatun erreferentzia agertu da:

Iban Zaldua Volgako Batelariari (Donostia, 1966) eman diote euskarazko literaturako 2006ko Euskadi Saria Etorkizuna: hamabost ipuin ia politiko lanagatik. Itzulpengintzako atalean Xabier Olarra izan da saritua: Raymond Queneauren Estilo ariketak liburua itzuli du Olarrak.

Duela egun jakinarazi zen Haur eta Gazte literatura alorreko sariduna: Patxi Zubizarreta, Pantaleon badoa lanagatik.

Zorionak lagun!!!