Parte hartu Software Libre Gunea Logotipoa sortzeko gure lehiaketan!

Parte hartu Software Libre Gunea Logotipoa sortzeko gure lehiaketan!

Software Librea erabili, zabaldu, gozatu eta sortzen dugunok gero eta gehiago garela jakin badakigu eta ikustaraztea nahitaezkoa dela ere konstzienteak gara. Horregatik, aliantzak bilatzen, Reciclanet-ekin batera, inor epel utziko ez duen lehiaketa bat martxan jarriko dugu

Continue reading

Berpizten!

Berpizten!

Gure falta somatzen duzuela jakin badakigu, baina elementuak gure kontra jarri dira eta gure egunerokotasuna hankaz gora jarri dute gure lanak eta sareak gero eta zailago egiten.

Denbora, ezagutzak, tramankulu berriak eta ez izan zalantzarik, maitasun handia ematen ari gara geure buruaz jabetzeko eta berpizteko.

Pazientzia pixkat eta plugin bat instalatu baino lehen progresu-barrak bete-beteak izango ditugu berriz.

 

Etorriko zara? Wikikedadak berriro Saregunen, asteazken honetan, urtarrilak 18, 16:30etan

Etorriko zara? Wikikedadak berriro Saregunen, asteazken honetan, urtarrilak 18, 16:30etan

Urte berriarekin gure ekintzei berriro ekingo diegu. Urrian hasi ginen bezala, hilero Saregunen elkartzen gara wikipedian emakume idazleak ikustarazteko interes eta gogo handiz garenok taldetxo bat. Noski, wikipedian editatzeko gako eta trikimailuak ikasiko ditugu. Saio batean, gainera, idazle bat etorri zen gurekin lan egitera edo Twitterren bidez harremanetan jarri garabeste batekin!

Continue reading

Setem Hego Haizearekin elkarlanean

Setem Hego Haizearekin elkarlanean

SETEM Hego Haizea “garapenerako lankidetzarako, sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako euskal GKE bat da. 1991n jaio zen eta pertsona, herri eta kulturen arteko harremanetan giza eskubide indibidualak eta kolektiboak lehenesten dituen mundu bat eraikitzeko aldaketak bultzatzen ditu”. 

Atzo Jonen bisita izan genuen, GKE honetako komunikazio teknikoa dena, elkar ezagutzeko eta elkarlan egiteko helburu. Continue reading