Dibertsitatean lankidetzaz lanean

Gaur egun aski eta sobera dakigu zeinen onuragarria den dibertsitatean lankidetzaz lan egitea; jakin badakigu balioa ematen diola gure egunerokotasunari makina bat kontutan;

adibidez, berrikuntza, sorkuntza eta gaitasun handiagoa ematen du arazoak konpontzeko; “fruituak” sendoagoak eta hobeagoak dira, ideiak trukatzearen ondorioz; eskurago ditugu interes-taldeak, are gehiago ematen segi dezaten, eta beste asko.

Ikuspegi horrekin bat, Saregunen saiatzen gara hainbat taldetan eta plataformatan lankidetzaz aritzen, eta gure esperientzia ematen dugu e-inklusio lanetan, alfabetatze digitalean eta sare-lanean.