Emakumezko Idazleak ikustarazteko EDITATOIA

Emakumezko Idazleen Eguna urriaren 17an izango da aurten, Done Jesusen Teresaren egunaren osteko hurrengo astelehena izanda, erakunde feminista zein kulturalen ekimenez literaturan emakumezkoak ikusgai egiteko helburu.

Oraingo honetan, Vitoria-Gasteizen ere jai aldarrikagarri hau ospatuko dugu. Wikimedia, Wikimujeres eta Saregune Emakumezko Idazleak Interneten ikustarazteko Editatoia antolatuko dugu eta eginkizuna urriaren 22an izango da, larunbata, 10:00etatik 13:00ak arte hementxe Saregunen, Vitoria-Gasteizko alde Zaharrean

Parte hartu nahi baduzu, eginkizunaren orria bisitatu behar duzu eta izena eman. Bete jarraibideak, etorri baino lehen eta lehendabizi edizio kolektiba batean parte hartu izan ezean, Wikipedian zeure kontua sortzea komenigarria baita.

editatona_marroia

Eginkizuna anitza, inklusiboa eta aldarrikagarria izatea nahi dugu eta parte hartu nahi duzuen guztiok ongietorriak izango zarete. Betebehar bakarrak izango dira alde batetik Internet eta nabigazioan oinarrizko trebetasunak izatea, hemen Software Librea probatu eta gozatu ahal izango duzu, etabeste alde batetik bretxak hausteko eta Interneten zein Wikipedian emakumezkoen ikusgai egiteko gogo handiz etortzea

Iaz beste Editatoi bat egin genuen Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolak antolatutakoa, oraingo honetan emakumezko gasteiztarrak ikustarazteko helburu, beraz eginkizun honetan eskarmentudunak gara! Ikusi bideoa zertan datzan ikusteko. Zure zain gaude!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude