Egin bat gure kanalarekin eta mantendu eguneratuta. Saregune WhatsAppen dago!

Saregunean badakigu zein garrantzitsua den konektatuta egotea eta jarduerei, ikastaroei eta berrikuntzei buruzko informazioa emateko tresnak izatea. Horregatik, WhatsApp kanal bat sortu dugu!

Eskaintzen ditugun aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko behar duzun informazio guztia zuzenean eta azkar eskuratzea da gure helburua. Gure WhatsApp kanalarekin, Sareguneren nobedade garrantzitsuenak dituzten jakinarazpenak jasoko dituzu.

Nola egin bat gure WhatsApp kanalarekin?

QRa zuzenean irakur dezakezu, esteka honetan sakatu edo beheko jarraibideak bete ditzazkezu

Oso erraza da. Jarraitu urrats hauek:

  • Ireki WhatsApp zure telefono mugikorrean.
  • Zoaz «Nobedadeak» atalera.
  • Luparen ikonoa sakatu pantailaren goiko aldean.
  • Idatzi «Saregune» bilaketa-eremuan.
  • Aukeratu Sareguneren kanala emaitzetan.
  • Egin klik «Jarraitu» botoian.
  • Aktibatu jakinarazpenak dagokion ikonoa ukituz, ezer ez galtzeko.

Gure kanalean informazio zuzena eta azkarra izango duzu. Momentuan jakingo dituzu ikastaro, tailer eta jarduera berrien datak eta ordutegiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude