Sareak Josten plataforman uste dugu gure auzoan elkarrekin bizi diren kulturen, hizkuntzen eta ibilbideen aniztasuna aberastasun eta ikaskuntza partekatuaren iturri dela. Hainbat baliabide eta erakundek osatutako plataforma bat gara, komunitatea errespetutik, inklusiotik eta parte hartzetik ehuntzeko nahiak elkartuta.
Aurten ere, Korrikarekin bat egingo dugu, hizkuntza, kultura eta ospakizun kolektiboa uztartzen dituen hitzordu berezia. Guretzat, euskara espazio irekia dela ikusarazteko aukera ere bada, non pertsona guztiok dugun lekua, edonondik gatozela ere.
Horregatik, gure aniztasunaren kilometro tradizionalean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Noiz eta non?
22:25ean, 2658. kilometroa egingo dugu, eta Valladolid kaleko 12. zenbakitik irtengo gara.
Baina aurretik… bidea partekatu nahi dugu:
- 21:00 – Topaketa El Campillon
- Elkarrekin joango gara irteera puntura
- 21:30 – Askaria, dantza eta beroketa
Elkar ezagutzeko, partekatzeko, barre egiteko eta esperientzia hau elkarrekin bizitzeko prestatzeko unea izango da. Anima zaitez eta zatoz gurekin!
