Tailerra: bideojokoak hezkuntzan

Bideojokoek dibertitzeko ez ezik, ikasteko eta irakasteko ere balio dute, bai ikasgeletan, bai etxean. Gaitasun pedagogiko eta potentzial handia dute tresna eraldatzaile gisa, enpatia sustatzen baitu arrotzak zaizkigun errealitateak erakustean, protagonisten larruan jar gaitezen.

Hezitzaileei eta familiei zuzendutako tailer honetan, hainbat gizarte-gatazka gori eta gaur egungoak irudikatzen dituzten zenbait joko ikusiko ditugu, batzuk Garapen Jasangarriko Helburuei eta 2030 Agendari lotutakoak, hala nola bullyinga, homofobia, indarkeria matxista, klima-aldaketa, migrazioak, osasun mentala, gerrak eta prekarietatea. Pantailek banandu eta isolatu egin gaitzakete, baina errebindikazioak egiteko eta gizarte-inpaktuaren alde borrokatzeko ere balio dezakete. Dekalogo baten eta PEGI kodea edo gurasoen kontrola bezalako tresnen bidez, gazteek aisialdian indarkeriarik, mikropagorik eta adikziorik gabe joka dezaketen aukera osasungarriak eskainiko dira. Jolas laburrak, errazak eta merkeak, gai garrantzitsuez kontzientziatzen lagun dezaketenak.

Koldo Gutiérrez bideojokoen irakaslea da Gasteizko EUNEIZ unibertsitatean. Halaber, tailerrak ematen ditu hainbat ikastetxetan, baliabide horrek tresna artistiko eta eraldatzaile gisa duen gaitasunari buruz. Azkuna Zentroa, BilbaoArte, Bilbao Museoa edo 42 Urduliz bezalako kultur erakundeetan ekitaldiak antolatzen ditu eta Apnabi, ACNUR eta Athletic Club de Bilbao bezalako erakundeekin kolaboratzen du. Gainera, Bilbon PantallasAmigas eta Gasteizen Konexio-ona elkarteetako adingabeentzako jokoei buruzko aholkularia da.

Tailerra doakoa da eta Saregunean emango da maiatzaren 29an, ostirala, 16:00etatik 19:00etara.

Esteka honetan eman dezakezu izena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude