TAILERRA: «Hezkuntzarako gamifikazioa»

Datorren ostiralean, maiatzaren 30ean, 16:00etatik 20:00etara, “Hezkuntzarako gamifikazioa” DOAKO tailerra izango da Saregunean. Guraso, irakasle, tutore eta hezitzaileei zuzendutako proposamena da, jolasak – digitalak zein analogikoak – hezkuntza-tresna eraginkorrak nola bihur daitezkeen jakin nahi dutenentzat.

Tailer honek jolasak ikasteko motor gisa duen potentzialari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, ikasgelan eta etxean egungo gaiei modu parte-hartzailean eta motibatzailean heltzeko gai den aldetik.

Bartzelonako ENTI unibertsitateko Oriol Ripoll Juego, Gamificación y Tecnología aplicados a la Educación masterraren arduradunaren eskutik, jolasaren aukerak ezagutu ahal izango ditugu eta ezagutza eta trebetasun pedagogiko berriak eskuratzeko duen potentziala aztertu ahal izango dugu.

Jarduera Saregune eta BIC Araba duela urte batzuk eta gaur egun EUNEIZ Unibertsitatearekin aliatzen ari diren lankidetzaren esparruan egiten da, lankidetzan aritzeko aukera berri eta interesgarriak aurkitu eta aztertzen ari baikara.

Informazioa eta izen emateak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude