Familientzako Prestakuntza Digitalaren 6. edizioa amaitu da

Sei edizio hauetan, 1.040 prestakuntza-ordu baino gehiago partekatu ditugu 434 pertsonarekin, % 98 emakumeak izanik. Azken ikasturte honetan (2025-2026), 5 ikastetxetan esku hartu dugu, eta talde bakoitzeko parte-hartzearen batez bestekoa aurreko urteetakoa baino handiagoa izan da.

Prestakuntza digitala ez da helburua, benetako gizarteratzea eta hezkuntza-inklusioa lortzeko haria baizik. Parte hartzen duten familia askok arrakala bikoitzari egin behar diote aurre: ezagutza teknologikorik eza eta etxean dispositiborik ez izatea. Tailer horiei esker, administrazio-izapideak egiten edo posta elektronikoa erabiltzen ikasteaz gain, seme-alaben eskola-laguntza indartzen dute, eta hezkuntza-komunitatearen barruan seguruago eta ahaldunago sentitzen dira.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Vitoria-Gasteizko Udalari etengabe lagundu eta koordinatzeagatik, konfiantzazko eta ikaskuntzako gune honek hazten jarrai dezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude