Gazte Egonaldiak 07 Saregunen

Arabako Ikastolen Federakundeak antolatuta aurtengo Gazte Egonaldiak 07 Bernedon izango ditugu. Prestatutako kanpoko ekintzen artean badaude bi nabarmentzekoak: "Irratigintza Tailerra" Hala Bedi Irratian eta "Blogak sortzeko ikastaroa" Saregunen.

Gurean, hilaren 12, 13, 19 eta 20an egongo dira, guztiak batera eta 4 txandatan 120 gazte baino gehiago eta Saregune prest daukagu harrera beroa egiteko. Gainera luxuzko irakaslea izango dute: Patxi Gaztelumendi, euskal blogosferan aitzindaria eta ezinbesteko erreferentzia. Ikastaroen ordutegiak hauexek izango dira: hilaren 12an eta 19an (ostegunak) 11:30etatik 14:00etara eta hilaren 13an eta 20an (ostiralak) 11:00etatik 14:00etara.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *