Azkenean, eta hiru urte luze pasatu ostean, Gmail, Google-eko posta-e zerbitzua, euskaraz daukagu eta, zalantzarik gabe, oso berri ona da euskaldun eta euskaltzale guztiontzat. Hizkuntza aldatzeko, Configuración aukeran sartu (goiko eskuin aldean) eta General atalean euskara aukeratu eta gero Guardar.
Euskaraz ikusiko dugun hurrengo Google-eko zerbitzua Docs izan daiteke, Dirson-en aburuz.