IEB2007, Informatikari Euskaldunen 6. Bilkura aurten izango da, maiatzaren 11n. Web 2.0 hemen izango da bilkuraren gai nagusia. IEB bilkurak UEUk antolatu ditu, eta oraingo honetan, blog batekin bideratuko dute Bilkuraren antolakuntza, Unibertsitatea.net gunean.
UEUk, honela azaltzen du bilkuaren motibazioa:
"Jakina denez, web 2.0, teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri
bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi
ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia,
jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Hitzaldiak ez ezik,
web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken
aldian garatu diren aplikazio berriak bilkurako parte hartzaileei
azaltzeko aukera ere izango da."
Ekarpenak aurkezteko hemen.
Baita software erakusketan
parte hartzeko aukera ere.
…
Artikulo osoa hemen irakur dezakezu.