Komunikatua: Saregune finalista geratu da APCko Chris Nicol sarian

Komunikazioen
Aurrerapenenerako Elkartea (APC) gizarte elkarteez osatutako
nazioarteko sarea da. Komunikazio eta informazio teknologien, internet
barne, erabilpen estrategikoaren bidez, ingurugiroaren babesa eta
garapena, giza eskubideak eta bakearen alde lan egiten duten taldeak
zein norbanakoak laguntzeko eta babesteko helburua duelarik.
"Chris Nicol Free Software" saria, software askea erabiltzen hasteko
gizabanakoak laguntzen dituzten ekimenei eskerrona adierazteko era
bezala sortu dute. Sari hau, software librea, ordenadorea erabiltzen
duen edozein pertsonarentzat tresna eskuraerraza bilakatzeko lanetan
aritzen diren talde edota pertsonei zuzenduta dago.

Mundu osoko 50 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, eta 7 geratu dira finalista eta hauen artean Euskal Herriko proiektu bat: Saregune, Teknologiaren giza eta elkarte erabilpen alde Gasteizko alde zaharrean diharduen ekimena.

Hona hemen kontutan hartzeko datu batzuk:

-Bazterketaren aurka lan egiten duen elkarte batek, Sartu Álava, kudeatzen du ekimena.
Ia 3 urte t’erdiko ibilbidea dauka
bere "ziberoinetan". Eta urteotan lortutako emaitzak oso ikusgarriak
dira: urteko bataz-besteko erabilpenak: 30.000, erabiltzaile kopurua:
3.200, 2006. urtean zehar emandako informatika, internet eta software
libreko tresnen ikastaro kopurua: 133, pertsona-talde zein
elkarteentzat.

-Oinarrizko erreferentzia bilakatu da, elkarte zein gizarte mailan,
Kode Irekiko teknologiak ezarri eta erabiltzean, eta ez bakarrik
baliabide urriko pertsonen artean haustura digitalarekin apurtzeko
egindako lanagatik, baizik eta aukokideen arteko harremanak
bultzatzeagatik, gizarte kapitala azalarazten eta koordinatzen
laguntzeagatik, eta kultura sorkuntza eta ezagutza librearen inguruan
hiritargoa dinamizatzeagatik.
Teknologia berriak erabiltzeko eta disfrutatzeko gunea da, hizkuntza, talde etniko, gizarte, genero edo adin mugak gaindituz.
Lokala dinamizatzen duen taldea eta erabilpen komunitariorako edukiak
eta webguneak sortzen dituzten pertsonak dira honen adibiderik argiena.
Argentinan, Kolonbian, Ekuadorren, Marokon, Saharan, Rumanian
jaiotakoak eta bertokook osatzen dugu lan taldea. Eta erabiltzen
ditugun hizkuntzak euskara, gaztelania, errumaniera, marokiar arabiera,
sahariar arabiera eta bereberea dira.

APCko Chris Nicol Free Software sariaren inguruko argibide gehiago:

Gaztelaniaz: http://www.apc.org/espanol
/chrisnicol/

Ingelesez: http://www.apc.org/english/chrisnicol/

Sareguneren inguruan gehiago jakiteko: https://www.saregune.net

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *