Wikipedia Euskaraz Blai: euskarazko wikipedian zientzia-edukiak sortzeko lehiaketa

Berandu bada ere, ez dut hain interesgarria iruditzen zaidan lehiaketa
honen berri emateko aukera galdu nahi. Interesgarria diot, euskal
wikipedia zabaltzen laguntzeaz gain, sarean hain urriak diren
euskarazko zientzia edukiak loditzen ere mesedea egingo duelako.
Sariketa hau 2007ko Zientzia Astearen edizioaren barruan antolatu da (ikus arauak) eta, aipatu dugun bezala, helburu nagusia Wikipedia euskaldunentzat zientzia-edukiak sortzea da.
Deialdia DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasle
zein Unibertsitateko ikasle eta publiko orokorrari zuzendua dago. Izena
emateko epea urriaren 15ean zabaldu zen eta dagoeneko parte-hartzaile
ugarik dihardu lanean (ikus zerrenda osoa).

Ekarpenak
aurkezteko epea 2007ko azaroaren 4an, 24:00etan, amaituko da. Hala eta
guztiz ere, antolatzaileek adierazi duten moduan, Wikipediaren
barneko funtzionamendua kontuan harturik eta azken orduko arazoak
saihesteko asmoz, ekarpenak hilabetean zehar egitea gomendatzen da.
 

Sigue leyendo