P2P Telebista

Teknologia berriak ez  daukate mugarik oraingo honetan telebistari datorkio iraultza. Honako artikulua euskalsource.net -en aurkitu  dut eta txundituta utzi ninduen:
"Telebistaren iraultza gainean daukagu. Gaur egungo TDT, zuntz optikoa
eta sateliteari lehiakide gogorra gehitu zaio. Bere izena “joost” da.
Internet bidez P2P teknologia erabiliaz doako telebista eskaintzen du.
Oraingoz beta itxian dago, baino ikusi ahal izan dugun guztioi asko
gustatu zaigu.
Kalitate oneko irudi eta soinua dauka, azkarra eta erabilerraza.
Gainera ez da telebista soila. Txat eta bestelako zerbitzuak dauzka.
Etorkizunean norberak bere telesailak igotzeko aukera izango duela
komentatzen da.

Baino gauza txarrak ere badauzka. Lehenengoa, oraingoz beta itxia
dela. Gainera konexioko banda zabalera ia guztia behar du. Momentu
honetan ikus daitezkeen kanalak oso txarrak dira, baino gogoan izan
beta bat baino ez dela".
Gehiago irakurri nahi baduzue hona jo  ingelesez dago informazioa