Interneten egongo da EH itsasoko flora eta faunari buruzko fondorik osatuena

Eusko Ikaskuntzak eta galtzear dauden espezieen defentsarako elkarte den ADEVEk,
astelehenean, urriaren 1ean, Donostian, Naturaren kultura zabaldu eta
Internet bidez biodibertsitate biologikoaren ikerketa eta ezagutza
errrazteko akordioa aurkeztu dute. Honen bidez, Eusko Ikaskuntzak,
Euskomedia Fundazioaren bidez, ADEVEren fondo bibliografikoa zabalduko
du inongo interes komertzialik gabe. Honek, egun, Euskal Herriko
lehorreko zein itsasoko fauna eta floraren inguruko zein bertako
espazio naturalei buruzko 80 argitalpen baino gehiago ditu euskaraz.

Gai honen inguruan dagoen fondo osatuena da, oraingoz, Euskal Herriko
biodibertsitatearen 10.000 orri baino gehiago eta 12.000 argazki inguru
ditu. Gainera, elebiduna den Naturen Ahotsa eta euskaraz bi hilean
behin argitaratzen den Euskal Herriko Natura aldizkarietako edukiak ere
zabalduko dira. Hala ere, eskaintza ez da horretan bukatuko, etengabe
hazten ari den fondoa baita aurkeztu dena. Hitzarmen honek Sarearen
bidez naturaren zabalpen eta ikerketarako erreferente bihurtzeko
bokazioa du; gizarte guztiari eta bereziki zaletu, ikerlari eta
espezialistei informazio bolumen handia eskaini nahi die doan.

Enpresa Digitaletik hartu dugu, literalki.