Herri Mugimendua 2.0 ikastaroa

 

Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta,aste honetako ostiralean eta larunbatean (14an eta 15ean) Herri Mugimendua 2.0 ikastaroa jasoko dugu Saregunen. Helburuak Fundazioak berak ematen dizkigu:

Zer
eskaintzen dio internetek herri-mugimenduei? Nolako garrantzia eta
potentziala du? Zein etekin ateratzen zaio? Nahikoa ezagupen eta
erabilpen al dago?

Joxemi Zumalabe Fundazioa galdera horiei erantzuten ibili ondoren,
herri-mugimenduentzat honen inguruko tailerrak antolatzea erabaki zuen.
Interneten ireki den aro berriak (Web 2.0 deiturikoa) mugimenduei
eskaintzen diona edo eskaini dezakeenaz kontziente, eremu horretan
trebatzeko lehen urratsa emateko tailerra eskainiko dugu.

Txoko honetan, tailerraren berri duzu; egitaraua, edukia, izen
ematea… Zure zalantzak zuzenean guri bidaltzeko aukerarekin batera.

Tailerra doako da. Parte hartzeko baldintza bakarra, talde bateko
partaide izatea eta interneten aukeren inguruan zertxobait ikasten
hasteko gogoa izatea da.

Ikastaroa dohakoa da eta, jakina, euskaraz emango da.

Izen-ematea helbide honetan egin dezakezu.

Informazio guztia hemen daukazu.

Sigue leyendo