Finlandia eredu III: Ikasleak

Ordiziako  Jakintza Ikastolako IKT taldearen IKTeroak blogean aurkitutako artikulu interesgarria Finlandiako hezkuntzaren inguruan. Hemendik gomendatzen dizuegu blog hau bisitatzea gauza interesgarriak baitditu.
Hona hemen artikulua:

Ume eta nerabeak berdinak dira leku guztietan. Halaxe diote
batzuek, behintzat. Nik ez dut uste hori egia denik, ez behintzat
hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat faktoreetan. Finlandiako
ikasleen inguruko informazio honetan ikus ahal izango ditugu zein
berezitasunak dituzten Ipar Europako ikasle horiek.

 Tontakeri” batekin hasiko naiz, baina “tontakeri”honi
esker, egoera oso bestelakoa da Finlandian: Finlandiako agintariek
euren Hezkuntza Sistemaren ardatza zein izan behar zuen
erabakitzerakoan, ezagutzen aurretik ikasleak jarri zituzten. Ikasle zoriontsu eta aske batek, ezagutza errazago barneratuko du; hori ez da pedagogo baten ideia, Finlandiako hezkuntzako agente guztiak gidatzen dituen irizpidea, baizik.

Sistemak
era guztietako ahaleginak egiten ditu ikasleak etxean bezala egon
daitezen. Etxea eta ikastetxeen arteko dibergentziak saihesten dira.
Ikastetxeetako eremuek giro atsegina sortzen dute eta nabaria da
ikasleek erakusten duten errespetua, guneak txukun eta txikiziorik gabe
mantenduz. Oro har ikastetxe txiki edo ertainak dira (300-400 ikasle
LHkoetan eta 400-500 Bigarren Hezkuntzakoetan), honek gertutasuna
eskaintzen du eta irakasleek ikasle guztiak ezagutzen dituzte. Hori
dela eta, euren arteko harremanetan oso giro ona eta konfiantza handia
sumatzen da, hori bai, elkarrekiko errespetua ez da inolaz ere galtzen.

Finlandiako hezkuntza sistemaren inguruan gehiago irakurri nahi baduzu badakizu non klikatu. http://ikteroak.blogsome.com/2007/06/04/finlandia-eredu-iii-ikasleak/