Hikaateneoaren 5. urteurrena

BOST URTE GANBARAN

Bost urte hikaateneoa zabaldu genuela, bost urte ganbarako hautsak astintzen, gauza zaharrak aprobetzatzen eta berriak probatzen. Bost urte eztabaidarako, elkartzeko eta ikasteko lekuarekin esperimentatzen.

Bost urte, jendea atzera eta aurrera, barrura eta kanpora. Hitzaldiak eta ikastaroak ematen, erakusketak eskegitzen, bazkide egiten…. Bost urte zuen laguntza eskatzen, ekitaldiak aurkezten, hizlari lanetan parte hartzen, jaiak prestatzen, propaganda banatzen…

Bost urte, ospakizunetarako unea da, elkar ikusteko parada, trukerako mementua…eta elkargune izan nahi duen hikaateneoa garatzen jarraitzekoa.


KUNKA taldearen antzerki emaldia, Lourdes Oñederra eta Rikardo Arregiren testu irakurketa… eta afari-merienda itzela!
!!

Hikaateneoan elkar ikusiko dugulakoan…zita egiten dizuegu: Azaroak 10, 20.30tan