Etorriko zara? Wikikedadak berriro Saregunen, asteazken honetan, urtarrilak 18, 16:30etan

Etorriko zara? Wikikedadak berriro Saregunen, asteazken honetan, urtarrilak 18, 16:30etan

Urte berriarekin gure ekintzei berriro ekingo diegu. Urrian hasi ginen bezala, hilero Saregunen elkartzen gara wikipedian emakume idazleak ikustarazteko interes eta gogo handiz garenok taldetxo bat. Noski, wikipedian editatzeko gako eta trikimailuak ikasiko ditugu. Saio batean, gainera, idazle bat etorri zen gurekin lan egitera edo Twitterren bidez harremanetan jarri garabeste batekin!

Wikipedian editatu eta parte hartu ikasi nahi izanez gero, ez izan zalantzarik eta etorri asteazken honetan bazkaldu eta gero. Tokaketa informalean ikasi, parte hartu, gozatu eta Wikipedian genero bretxa hausteko lagunduko dugu

https://es.wikipedia.org/wiki/Wikiproyecto:Mujeres/Wikimujeres/Euskadi

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *