Auzo.tv : Auzoko Telebista

auzo.tv

— Auzoko Telebista



Auzoko bizitza modu positiboan ikusarazteko tresna

Internet bidez ikusgai eta hedagarri egiteko beharrezkoak diren baliabide teknikoen erraztasuna eta doakotasuna aprobetxatzen dituen web telebista da.

Horren bidez, herritarrak ahalduntzen lagundu nahi dugu, bai eta bizikidetzarako espazioen eraikuntzan eragiteko aukerak handitzen ere, komunitateari, oro har, (bere herritartasun indibidualaren eta ekimen kolektiboen bidez) parte-hartze aktiboko, zuzeneko eta, betiere, hezkuntza-planteamendu batetik abiatuta, tresnak emanez.

Tresna teknologikoak gizarte-ekintzako tresna gisa ezagutarazteko ildoan lan egin nahi dugu, tresna horiek norbanakoaren onerako eta “inbertsio pertsonalerako” erabiltzeko egungo joerari buelta emanez, eta tresna horiek gizarte-azterketarako eta -aldaketarako erabiliz.

Abian jarrita epe luzera lortu nahi ditugun hiru helburu nagusiak honako hauek dira:

  1. Auzo-identitate komuna sortzea, bizikidetza-espazioarena, batez ere antzemandako bidegabekeria sozialaren aurrean eta egoera horiek hobetzeko erantzukizuna dutenen erantzun eskasaren aurrean.
  2. Gauzak horrela direla eta ezin direla aldatu dioen adostasun orokorra haustea.
  3. Aukerak, baliabideak, sormena eta horiek aldatzeko prest dauden pertsonak daudela dioen kontzientzia kolektiboa sortzea.