Zer da Saregune

Saregune

— Gure esentzia

Eten digitalaren haustura, inklusioa eta software librea dira gure gakoak

Saregune garapen komunitarioko zentroa da, Vitoria-Gasteizko alde zaharrean dagoen topagune honetatik bertatik teknologien erabilera askea eta doakoa sustatzen dugu, auzoko eta hiriko gizartearen eta komunitatearen dinamizazioa lortzeko erremintak diren aldetik.

Teknologia hurbildu nahi diegu pertsonei, halaber, auzoko taldeei zein gizarte ekimenei lagundu nahi diegu abantailak baliatzen, eta era berean, informaziorako eta komunikaziorako sarbidea sustatu nahi dugu.

Horretarako ikastaroak, lantegiak eta laguntza teknologikoa eskaintzen dizugu; hartara “mundu digital” honetan moldatzen ikasiko duzu.

Gure ikastaroak:

  • Dohainik, guztiz
  • Kode irekiko teknologian edo Software askean oinarriturik
  • Dinamizatzaileek etengabeko laguntza emango dizute
  • Formaziorako etenik gabe irekita 09:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera


Aurrez aurreko ikastaroei, Lanbiderekin lankidetzan ematen ditugun prestakuntzei edo familiei ematen dizkiegun prestakuntzei buruzko esteka hauen bidez informatu zaitezke.

Gainera, Red Conecta Ciudadanía Comprometida Plataformako kide gara. Plataforma horren helburua da dauden eten digitalak murriztea, sareko lanaren, parte-hartzearen eta eragin politikoaren bidez, eremu digitalean berdintasuna lortzeko.

Espainiako Estatuko 45 elkarte baino gehiago gara, 10 autonomia-erkidegotan presentzia duen eten digitala murrizteagatik elkartuak.