Gmail, euskaraz.

  

Azkenean, eta hiru urte luze pasatu ostean, Gmail, Google-eko posta-e zerbitzua, euskaraz daukagu eta, zalantzarik gabe, oso berri ona da euskaldun eta euskaltzale guztiontzat. Hizkuntza aldatzeko, Configuración aukeran sartu (goiko eskuin aldean) eta General atalean euskara aukeratu eta gero Guardar.

  

Euskaraz ikusiko dugun hurrengo Google-eko zerbitzua Docs izan daiteke, Dirson-en aburuz.

Podcasting-i buruzko ikastaroa Saregunen

  

Irudia : http://flickr.com/photos/theunabonger/512610220/

Pasa den ostiralean (hilaren 6an) Podcasting-i buruzko ikastaroa eman genuen, euskaraz, eta Hala Bedi Irratitik etorritako 9 lagunak izan ziren ikasleak. Ia 3 orduko ikastaro honetan, podcasting-a zer den, soinu formatoak, blip.tv, miro podcast eta bideocast agreggator eta hainbat baliabide ikusi genituen, barreak, interesa eta galderen artean. Emandako baliabideak hauxek izan zire:

Podcasting-i buruzko sarrera euskal wikipedian

Soinu formatu ezberdinen azalpena ingelesezko wikipedian

Blip.tv eta Blip.tv tools (upperblip)

Miro software librea, plataforma askotakoa

Baliabide gehigarriak

Aipatutako webguneak (besteak beste):

http://www.irratia.com

http://www.redsolidaria.info

http://saregune.blip.tv

http://manexak.blip.tv