Podkaraz
Euskarazko Podcasten I. Erakustaldia
Infozazpi irratiak, UEUko eta EHUko Kazetaritza Sailekin elkarlanean, euskarazko podcasten lehen Erakustaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Izan ere, podcastlariak behar ditugu Euskal Herrian!
Amarauneko azken aurreko sukarra ditugun arren, euskarazko podcastgintza ahul samar dabil oraindik. Egoera hori astintzeko eta geure artean podcastgintzaren kultura indartzeko antolatu da, hain zuzen ere, erakustaldi hau. Irratia kartara eta euskaraz izatea guztion esku dago, podcastlari bihurtzea besterik ez duzu horretarako, eta gauza benetan erraza da!
Erakustaldian parte hartzeko baldintzak
Edozertaz edo edozeinetaz soinu-erretratu bat egitean datza lehen edizio honetako baldintza. Egoera bat agertarazi, pertsona bat deskribatu, denok egin eta inor onartzera ausartzen ez den hori kontatu… Nahi duzuna, baina atera diezaiogun errealitateari – norberarenari- soinu-argazkia!
Podcasten iraupena 3 eta 5 minutu bitartekoa izango da. Luzeagoak bidaltzeagatik, hala ere, ez da inor kanpoan utziko.
Izen ematea eta epea
Erakustaldian parte hartzeko, e-posta bat bidali behar da ondoko helbide honetara: podkaraz@info7.com
Epostan erantsi beharreko informazioa:
* podcastaren izenburua
* MP3 fitxategia zintzilik dagoen guneko url-a edo lotura
* egileraren datu pertsonalak
Erakustaldian parte hartzeko azken eguna maiatzaren 15a izango da.